Igandean boulderra probatzeko aukera Talai Mendi elkartean

Igandean, urtarrilaren 20an, boulderrean ibiltzeko aukera izango da Talai Mendi elkartearen lokalean,16:00etatik 19:00etara. Aukera polita izango da eskaladako teknikak probatu eta umeekin tartetxo on bat pasatzeko. "Animatu zaitezte parte hartzera!"

Orioko Talai Mendi elkarteak bere lokalean duen boulderra probatzeko aukera eskaintzen du hilero, asteburu batez.