Boulderreko ateak irekiko dituzte igandean Talai Mendi elkartean

Boulderreko ateak irekiko dituzte Talai Mendiren elkartean, igandean, 16:00etatik 19:00etara. Adin guztietako haur, gaztetxo zein helduek eskalada praktikatzeko aukera izango dute aditu baten begiradapean. Elkarteko kideek herritar guztiak animatu nahi dituzte bertara gerturatzera.