Eski irteera antolatu du Talaimendik datorren astebururako

Talaimendi elkarteak irteera bat antolatu du mendi eskia ezagutu eta praktikatu nahi dutenentzat. Martxoaren 16a eta 17a bitartean izango da irtenalditxoa. Herriko mendi taldeak informazio zabalagoa emango du datorren asteazkenean, hilak 13, arratsaldeko 19.00etan, beren lokalean. 

 

Talaimenditik adierazi dutenez, Aurten oinarrizko tekniken ikastaroa egingo da eta materiala alokatzeko aukera ere egongo da
Irtenaldian parte hartzeko federatua egotea beharrezkoa da.