Boulderrean ate irekien saioa egingo dute Talaimendiren lokalean

Boulderreko ateak irekiko ditu Talaimendi elkarteak igandean, 16:00etatik 19:00tara. Bertan eskalada egiteko aukera izango da, eta ume zein helduek aditu baten begiradapean boulderrean aritzeko aukera izango dute.