Lana bilatzen laguntzeko ikastaroak urtarrilean eta otsailean

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Udal Elkartea 2017ko urt. 10a, 10:29

Datozen hilabeteetarako hainbat ikastaro antolatu ditu Urola Kostako Udal Elkarteak

Urtarrila eta otsailean zehar hainbat ikastaro eskainiko ditu Urola Kostako Udal Elkarteak, lana bilatzeko prozesuan eragina duten alderdiak eta baliabideak lantzeko. Ikastaroak Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan izango dira, 9:30etik 12:30era.

Hona hemen urtarrileko eta otsaileko ikastaroen xehetasunak:

Curriculuma lantzea

Zure gaitasunak, ezagutzak, esperientzia eta lorpenak erakusteko tresna landuko duzu.

Data: urtarrilak 12

Hizkuntza: euskara

Gazte Berme sistema

Zergatik eman behar dut izena? Onurak, sarbide baldintzak, neurriak…

Data: urtarrilak 20

Hizkuntza: euskara

Lan bilaketa planifikatu eta antolatu

Zure lan- bilaketa planifikatzeko eta antolatzeko tresnak landuko dituzu.

Data: urtarrilak 27

Hizkuntza: gaztelania

Curriculum eredu berriak

Curriculum eredu berriak landuko dituzu.

Data: urtarrilak 30

Hizkuntza: gaztelania

Enplegu-atariak

Lana-bilatzeko webguneak ezagutuko dituzu.

Data: otsailak 3

Hizkuntza: gaztelania

Auto-marketinga web bidez

Baliabide digitalak landuko dituzu zure konpetentziak eta abileziak azaltzeko eta balio erantsia gaineratzeko web orrialde baten diseinu bidez (wix).

Data: otsailak 6

Hizkuntza: gaztelania

Genero berdintasuna: autoezagutza eta ahalduntzea

Lan-bilaketa prozesuan norberak bere burua ezagutzeak eta bere buruan sinesteak duen garrantzia landuko duzu.

Data: otsailak 10

Hizkuntza: euskara

Hautaketa probak

Lanpostua lortzeko pasa behar diren probak entrenatuko dituzu.

Data: otsailak 17

Hizkuntza: gaztelania

Enplegua Europan

Eman beharreko aurrera pausoak ezagutuko dituzu, eta Europan zehar lan-bilaketa prozesuan mugitzeko interesgarriak diren atariak .

Data: otsailak 20

Hizkuntza: euskara

Informazioa eta izen-ematea

Urola Kostako Udal Elkartea, Enplegu Zentroa eta Orientazio Zerbitzua

Urdaneta bidea 6 (Abendaño industrialdea), 20800 Zarautz

Tel. 943890808

lanpoltsa@urolakosta.eus

www.urolakosta.eus

Ikastaro hauek Urola Kostako Udal Elkarteko Enplegu Zentroak eta Orientazio Zerbitzuak eskaintzen dituzte. Enplegu Zentroa Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak diruz lagundutako zerbitzua da. Enplegurako Orientazio Ekintzak eta Zerbitzuak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak eta Europako Gizarte Funtsak elkarrekin finantzatzen dituzte, EAEko 2014-2020 EGIF Programa Operatiboaren barruan eta Gazteen Enpleguaren 2014-2020 Programa Operatiboaren barruan. Gizarte Funtsak zure etorkizunean inbertitzen du.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!