Hondakinak biltzeko zerbitzuak bertan behera, elurtea dela eta

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Udal Elkartea 2018ko ots. 28a, 11:23

Urola Kostako Udal Elkarteak oharra zabaldu du goizean.

Elurtea dela eta, gaur, otsailak 28, hondakinak biltzeko zerbitzuak bertan behera geratu dira –kaleko edukiontzien bilketa eta establezimendu eta enpresen puntuz puntuko bilketa–.

Errepideak garbitu ahala joango gara hondakinak biltzeko zerbitzuak martxan jartzen.

Egoera honen aurrean herritarrei eskatzen dizuegu gaur, ahal dela, hondakinik ez ateratzeko edukiontzietara.

Bestalde, Zarauzko garbigunea zabalik dago une honetan, baina Aiako eta Zumaiako garbiguneak itxita. Errepideen egoerak onera egin ahala zabalduko ditugu.

Barkatu sortutako eragozpenak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!