Udan ere saskibaloiaz gozatzeko aukera

Erabiltzailearen aurpegia ZAST-Orio 2015ko eka. 17a, 16:03

Orioko Udalak, Karela kiroldegiak eta herriko kirol taldeek egindako eskaintza bateratuan, saskibaloian jarduteko aukera ere izango da aurtengo udaran. Ostirala, ekainak 19, da izena emateko azken eguna.

Herriko haur eta gaztetxoentzat udan kirolaz gozatzeko aukera izaten da Orion. Hasi 6 urterekin eta adin mugarik gabe bitan banatzen dira adin-taldeak eta eskaintza benetan zabala izaten da.

Eskaintza horren barruan, saskibaloian aritzeko aukera izango da beste behin. Titulatutako monitorea izango dute haurrek saskibaloain gozatuz ikasteko.

Urte guztian egiten ditugun dinamiken osagarri izaten da udarakoa. Aurten, goizetan izango dira saioak azken urtetako ohiturari eutsiz. Txikienak 10:30-11:30 ordutegiarekin eta helduenak 11:30-12:30 ordutegiarekin. Guztira lau hamabostaldi izango dira uztailaren 6tik abuztuaren 28ra bitartean.

Anima zaitezte eta anima itzazue, udan kirola eginaz gozatzeko!

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!