Pala txapelketa finalerdietan da

Ostiralean 19:00tan maila handiko bi partidu ikustea espero da.

 Ostiral honetan finalerdiak hasiko dira, arratsaldeko 19:00tan. Joanekoa eta itzulikoa egongo direnez, abantailarik handiena lortzen saiatuko dira pilotariak. Maila oso ona ematen ari dira aurten parte - hartzaileak eta partidu estuak espero dira.
Lehenbiziko finalerdian, UNAI ILLARRAMENDI – IBON BERASALUZE  eta  JAGOBA SOLABERRIETA – JUANJO POLO bikoteek borrokatuko dute. Bigarrenean berriz,  XABIER MURUA – IBAN ARRUTI   eta    AITOR MATXAIN – AITOR LARRAÑAGA izango dira protagonistak. Animatu eta azaldu frontoira pilotaz gozatzera!