Aritz Lertxundik finala Orion

Larunbat arratsaldeko 16:00tan hasita, Gipuzkoako 4 terdiko txapelketako finalak jokatuko dira Orioko pilotalekuan. Jokatuko duten pilotarien artean dago Aritz Lertxundi oriotarra.

Jaialdia 4 partiduz osatua egongo da. Lehenbizikoa, 2. mailako kadeteena izango da eta bertan Alegiko Mozo eta Andoaingo Irazu lehiatuko dira. Bigarrena, 1. mailako kadeteena izango da eta hontan Berasarte hernaniarra eta Azarete hondarribiarra izango dira protagonistak. Hirugarrena, 1. mailako jubenilena, partidu berezia izango da. Zestoako 2 pilotari iritsi dira finalera, eta ondorioz, Gelis eta Aranberriren arteko derbia izango da. Azkenik, nagusien mailakoa jokatuko da eta Aritz Lertxundi oriotarra da protagonistetako bat. Eskudero andoaindarraren aurka neurtu beharko ditu indarrak, eta asko eskertuko du herritarren animoak izatea, txapela jaztea bait du helburu.