Mirari Etxegia txapeldun

Orioko Pilota Elkartearen izenean jokatzen duen pilotari goizuetarrak, trinketeko Emakumea Pilotari txapelketa irabazi berri du.

Nagore Arozena lizartzarra lagun duelarik, txapelketa bikaina burutu dute biek ala biek ere. Ligaxkan partidurik galdu gabe sailkatu ziren finalerdietara, eta azken bi partiduak ere ez dituzte galdu. Lehia handiko txapelketa da eta Gipuzkoako palista onenak elkartzen dira bertan, beraz meritu handiko txapela lortu du.