Pala txapelketako finalak

Igandean arratsaldeko 19:00tan hasita jaialdi bikaina espero da pilotalekuan

Maila handiko txapelketa izan da aurtengoa eta igandean emango zaio amaiera. Lehenbizi, 3. eta 4. postuak erabaki beharko dituzte Jagoba Solaberrieta - Juanjo Polo eta Xabier Murua - Iban Arruti bikoteek. Finalerdiak galdu ondoren, amaiera txukuna eman nahiko diote txapelketari eta partidu gogorra espero da. Ondoren kantxaratuko dira aurtengo txapelak jantziko dituzten pilotariak. Unai Illarramendi - Ibon Berasaluze eta Aitor Matxain - Aitor Larrañaga bikoteak izango dira nor baino nor. Kalitatezko finala izango delakoan gaude, eta baita gogorra ere. Beraz, pilotaz gozatu nahi duenak badu igande arratsalderako hitzordua.