Itsasora!

Modu telegrafikoan idatzi beharrean naiz. Gaur, igandea, urriaren 13a itsasoratuko gara. Arrain deskarga oraintxe bukatu dute Alakranan eta itsasora ateratzera goaz.Batek daki noiz arte.

Orain, Serafin, Dani, Juan eta laurok hemengo Cybercafe oso kurioso batera etorri gara albistegietarako bidalketa egitera. Uste dudanez, eta hori blog hau inork irakurtzen badu nik baino hobeto jakingo du, arazorik ez da egon eta telebistan atera omen gara.

Bidaia astun xamarra izan zen baina ondo iritsi gara. Ikaragarri adeitsu hartu gaituzte Alakranan, eta itxura guztiaren arabera, gizendu egingo gara atzo prestatu ziguten afaria ikusita. Nobedadea: kalera atera bai, baina parrandarik ez genuen egin.

Besterik gabe, lagunok, eta gaur literatura alde batera utzita, itsasora goaz.

Ondo biz eta gozatu, bi egunetarako gaude lurrean eta.

Aio.

Gure iritsierako argazkia bidaltzen dizuet.

alakrana-iritsiera

IBON GAZTAÑAZPI