Aldapa txirrindulari elkarteko batzarra

Aldapa elkarteko txirrindulari talde bat.

Orioko bizikleta zaleei deialdia egin die Aldapa txirrindulari elkarteak.

Kaixo Orioko txirrinduzaleak!
 
Pasa den astean Orioko Aldapa txirrindulari elkarteko kideok egindako urteko batzarrean hartutako erabakien berri ematera natorkizue.
 
- Berriz helduko zaie asteburuetako irteerei: ordua aldatu bitartean Errusta aurrean elkartuko gara 8:30ean. Maila desberdineko taldetxoak egongo dira eta guztiontzako lekua izango da.
 
- Arropa-ekipazio berria aterako da, lehengo ekipazioaren diseinua mantenduz. Ekipazio motza izango da (kulotea + mailota). Interesatuek kiroldegian jarriko den zerrendan izango duzue izena emateko aukera. Inguruko Aldapako kideren bati aipatuta ere eskatu ahal izango da, beti ere otsailaren 11 baino lehen.
Aurrekoan ez bezala, emakumezkoen lineako arropa ere izango da aukeran.
 
Besterik gabe, jaso gure agurrik beroena.