2016ko aurrekontuen puntuen garapena

Orioko 2016ko aurrekontuen baietzerako Orain taldeak adostutako puntuen kudeaketaren berri emateko eskaera. Sei hilabete pasa dira eta datorren urteko aurrekontuak prestatzen hasteko garaia heltzera doa ez bada heldu.

2016ko aurrekontuen baietzerako Orain taldearen arrazoiak 2016ko martxoaren 8an eginda-ko Udalbatzarraren aktan jasota eta dokumentu honen eranskinean testualki jarrita daude.

Sei hilabete pasa dira eta datorren urteko aurrekontuak prestatzen hasteko garaia heltzera doa ez bada heldu.

Puntu batzuetan badugu ahoz aho jasotako informazioa baina ez zehatza ezta osoa. Horregatik, Orain taldeak 2016ko aurrekontuei babesa emateko puntuak idatziz eman zituen bezala zortzi puntu horien garapenek idatziz nahi ditugu jaso. Hona hemen eskaera eta galdera nagusiak:

1)     Pertsonal gastua (1. kapitulua) jaitsi zen. Esfortzu hori aitortuta jakin nahi dugu beste lerroren bat jorratu den (arrazionalizazio plana adibidez).

2)     Motondoren etorkizuna zehazteko bileraren berri ematea eskatzen da.

3)     Kofradia eraberritzeko proiektua zein egoeran dagoen azaltzea nahi dugu.

4)     Espigoiaren 2. fasea erabaki zen bezala burutzeko, egin al da bilerarik?

5)     Udaletxeak kontu-hartzaile lanpostua izateko, egin al dira behar diren izapideak RPTan agertzeko.

6)     Noizko pertsonalaren inguruko batzorde monografikoa? Noiz pentsatzen da talde politikoei informazioa bidaltzea?

7)     Gaztetxearen plan estrategikoa zehazteko udaletxeko teknikariek egindako lanen berri eman.

8)     Arrisku puntuei buruzko lanketa nola dagoen argitzea eskatzen da.

Ez zegoen puntu bezala jasota baina bai idatzita orain bost urte parke estalia egiteko adostu zen konpromisoa gauzatzeko dagoela eta herritarrekin zehaztu behar dela zein tokitan joango den. Zein fasetan daude parte-hartze eta kontsulta prozesuak?

ERANSKINA

“Gure programan zeuden hainbat puntu jaso dira:

Lehenengoa Kale Garbiketa onartua izan dela. Urteetan eskatzen jardun garena aurten gauzatuko da. Bat egiten dugu PSOEren irisgarritasun eta horniketa hobekuntzarekin, Antxiola eta Aritzaga kalea (saneamendua) alegia. Eta EAJ alderdiarekin gure hauteskunde programan jasotako hainbat puntu adostu ditugulako. Ondokoak.

• 1. kapitulua, jaitsi behar dela ezinbestekoa ikusten dugu. Hasiera bezala bi zinegotziena % 15 jaistea proposatzen dugu, 28 maila ingurutik 24ra pasako dira. Etorkizun hurbilean beste neurri batzuk hartu beharko dira (arrazionalizazioa...) Hemen aurrezten den dirua Antxiolako obrara gehituko genuke (irisgarritasuna+argiteria), jasota dagoen kopuruak ez baitu obra guztia estaltzen bi faseak aldi berean egin ahal izateko. Era honetara posible izango da obra bakarrean gauzatzea.

• Motondoren etorkizuna zehazteko bilera Eusko Jaurlaritzako teknikariekin, hauteskundeen gertutasuna jakinda, udaberrian izan behar da.

• Kofradiaren egoera lehenbailehen bideratu, egin beharreko kontaktuak gauzatuz.

• Espigoiaren 2. fasea, argiteria eta oinezkotzea alegia, aklaratu proiektua erabaki zen garaitan zeudenekin bilera eginez.

• Kontu-hartzaile lanpostua izateko, ofizialki eskatuta dugun bezala, hasi RPTan txertatuz.

• Pertsonalaren inguruko batzorde monografikoa egin.

• Gaztetxearen plan estrategikoa zehaztu gazteekin eta udaletxeko teknikariekin.

• Arrisku puntuak detektatu, zerrendatu, exekuzioa planifikatu eta konpondu.

Guzti horiek eta jakina, hartuta dauden erabakiak (parke estalia, e.a.) gauzatzeko konpromisoa hartu denez, 2016ko aurrekontuei ORAIN TALDEAK BAIEZKOA EMAN DIE.”

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!