Orio Udaletxeko Pertsonalari buruzko monografikoa

Erabiltzailearen aurpegia orainorio 2017ko mar. 14a, 14:35
Urtebete pasatu da Pertsonalari buruzko monografikoa agindu zenetik egin denera.

ORAIN URTEBETE: Aurrekontuak onartzeko Langileen Zerrenda (RPT) ere onartuta egon behar da. 2016ko otsailaren 29ko Ogasuna, Pertsonala eta Kalitatea batzordean eztabaida luzea izan ondoren, aurrekontuak aurrera ateratzeko horrela adostu zen: “Ondorioz, une honetan 2015eko plantilla organikoa eta lanpostuen zerrenda berdina aurkeztuko dela” eta aho batez“MAHAI GAINEAN UZTEA pertsonalaren batzordea egin arte”.

Pertsonalaren monografikoa bi hilabetetan egitekoa zen baina lanpostuen gaia berriro 2016ko maiatzaren 26ko batzorde arrunteko 8. puntuan agertzen da “Orioko udaleko plantillan hutsik dauden lanpostuen deialdia” eta aktan horrela dago jasota:

“…Ondoren batzorde monografiko bat ospatuko dela gai hauetaz diktamenak jasotzeko.”

2016 urtean ez da batzorde monografikorik egin eta ez da lanposturik bete. Beraz, 2015eko plantilla organiko eta lanpostuen zerrendarekin jarraitzen dugu.

URTEBETE PASA ONDOREN: 2017rako aurrekontuetarako lehen batzordea, eta horrekin lotuta doazen plantilla organikoa eta lanpostuen zerrenda, otsailaren 21ean egin zen eta martxoaren 7an pertsonalaren batzorde monografikoa egin da.

Udal langileen ordezkariak egon ziren bertan. Ez zutela jaso erantzun idatzirik Alkateari eta Idazkariari otsailaren 2an bidalitako informazio eskaerei eta bertatik bertara izan zuten batzuenak. Hala eta guztiz gai sendoenak (egonkortasuna, promozioa, antolakuntza, etab.) mahai gainean gelditu ziren hurrengo baterako.

Lanpostuen antolaketaren harira, Orain taldeak berriro kontu-hartzailearen lanpostua sortzeko eskaera egin zuen behar beharrezkoa ikusten duelako. Hori ere mahai gainean gelditu zen.

Orain taldea lehenago aipatuta den martxoaren 7ko bilerara langileen eskaerak entzuteko eta falta den informazioa adostasun batean eskatzeko joan zenez hurrengo bilerarako informazioa hau eskatu zuen:

  • Baliagarritasun dietak. Orain taldeak aspaldi eskatutakoa, gure inguruko eta antzeko udaletxeetan nola jokatzen den jakitea (zein lanpostuei, etab.).
  • Jubilazioak. Epe ertain batera izango diren berri izatea.
  • Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren txostena. Lau lege haustetako hiru pertsonalari zegozkien. Zein bide eta asmo daude lege hausteak zuzentzeko?

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!