Tren geltokiko aparkalekuaren egoera

2011tik daukagu tren geltokiko aparkalekua Orion eta ordutik ez da mugitu bertatik eta, ematen duenez, ukitu ere ez.

Jarri zuten eta ikusten denez denbora ez da alferrik pasatzen. Azkeneko bizpahiru urtetan jasangaitza bihurtzen ari da.


Suposatzen da Euskotren erakundeari dagokiola txukun mantentzea eta Orioko Udalari aparkalekua garbitzeko eskatzea eta exigitzea. Argazkiek adierazten dute zein egoeratan dagoen eta zein bisita txartela ematen diegun errepidetik pasatzen direnei.