Amaren alabak

2013 Otsailean Zazpiren harian, Amaren Alabak, xiberotar kantariak jarraitu ditugu. Uztaritzeko Hartzaro festibalera kantaldia emaitera joan beharrak eta, Xiberotik Lapurdirako ibilbidea egin dugu haiekin.

Maider eta Graxi Bedaxagar, Lüxi Agergarai, Ihitz Iriart eta Maika Etxekoparri hitza eman diegu (oraingo huntan Arantxa Camus seigarren taldekidea fata zen). Aipagai, besteak beste, plazaratu berri duten haien bigarren diskoa, «Plazandere». Kliklap sailean "EAE ANV, 1930tik aurrera ezker abertzalea" dokumentala aurkezten digu Harritxu Santamariak. Jarioan, huts egin badituzue, azken egun hauetan izan dire zenbait gertakarien bisitatxo bat: Watson gitarrista Itsasuko Goxokin, korrika kulturalaren baitan, Aukeran konpainiaren Burnia ikusgarria Uztaritzen, Tipul the one man show Gure Irratiak antolatu kabaret gaualdian Itsasuko Sanokin.Hitzaurrean literatur sailean berriz, Amaia Henebutte-Milard-ek idatzi duen "Begi Blue" haur liburua aurkezten digu. 

http://www.kanaldude.tv/ZAZPI-emankizuna-Amaren-Al