38 garaipen dijoaz... ez etsi !

Orain arte eginikoari, jarraipena eman nahian... Traineruetako konpetizio ofizialetan murgiltzera goaz: txapelketak eta ligak.

Orio Orialki 2022: aurtengo denboraldian, eta orain arte metatutako garaipen guztiak (dominak+trofeoak+banderak), 38 izan dira. Tosta arraunketako batel, trainerila eta traineruko negu jaitsierak eta aurredenboraldiko probak bukatu zaizkigu.
 
Traineruetako konpetizio ofizialetan murgiltzera goaz, txapelketak eta ligak. Aulki Mugikorrean, Euskadi eta FER Txapelketak jokatzeke ditugu.

Datorrenaren aurrean, animo, ez etsi eta aupa Orio!