'Ainarak', film oso interesgarria

Igandean Kultur Etxeko aretoa bete egin zen Anne Etchegoyenen lana ikusteko. Filma interesgarria da benetan, eta gainera, amaieran, dokumentalerako espreski sortutako kantak eskaini zituen Annek.

Film oso interesgarria ikusteko aukera izan zen igandean Kultur Etxeko aretoan: Ainarak. Orain hamarkada asko Mauleruntz immigratu zuten lanera neskato askok, eta horren inguruko dokumentala da. Geratu den ondarea... Fisikoa eta humanoa...

Ondoren, Annek hiru kanta abestu zituen. Aurreneko biak dokumentalean kantatzen dituenak dira eta espreski horretarako sortu zituenak, eta bukatzeko,  Txoria-txori, guztion artean abestuz!