Udalak lur azpian jarri ditu organikoa biltzeko edukiontzi gehienak

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Udala 2016ko abu. 12a, 09:30

Hondakin organikoak biltzeko edukiontziak lur gainekoak izan dira orain arte Orion

Hondakin organikoak biltzeko edukiontziak lur gainekoak izan dira orain arte Orion; baina, hemendik aurrera, gehienak lur azpikoak izango dira.

Udalak bere garaian instalatu zituen lur azpiko edukiontzien artean, gune bakoitzean, bi edukiontzi zeuden errefusarako eta bana ontzi arinetarako, paperetarako eta beirarako, argazkian ikus daitekeen bezala. Orain, berriz, Udalak erabaki du errefusarako lur azpiko edukiontzi horietako bat (erabiltzen ez zena) kentzea eta, horren ordez, organikoa biltzeko edukiontzia jartzea; hartara, lur gaineko edukiontzi marroi handi gehienak erretiratuko ditu Udalak.

Lehengo sistema bera, erabiltzeko

Hondakin organikoen lur azpiko edukiontziak lehen bezalaxe erabiliko dira. Giltzarekin ireki behar dira eta lehengo giltza berak balio du. Giltza udaletxean eskatu behar da eta, organikoa birziklatzen hasi nahi duenak bertara joan besterik ez dauka. Giltzarekin batera, organikoa etxean biltzeko ontzi marroi bat emango diote.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!