Arraunari buruzko liburua aurkeztuko du Angel Obregonek Salatxo aretoan

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Udala 2016ko abu. 16a, 09:17

Abuztuaren 20an izango da aurkezpena, 12:00etan. Ekitaldi irekia da eta herriko arraun zale guztiak gonbidatuta daude bertaratzera.

Ángel Obregón Sierra arraun zale kantabriarrak liburua idatzi du traineruen historiari buruz eta horren aurkezpena egingo du abuztuaren 20an, larunbatarekin, Orioko Salatxo aretoan, 12:00etan hasita. Ekitaldi irekia da eta herriko arraun zale guztiak gonbidatuta daude bertaratzera.

Kantauri osoko berri

Liburua gaztelaniaz idatzita dago eta honako izenburua du: Historia de las traineras (1939-1963). Del esplendor a la crisis. Euskal Herrian argitaratu izan diren traineruei buruzko liburuak, normalean, oso zentratuta egon dira hemengo estropadetan eta, liburu honen egilearen hitzetan, honek Kantauri osoko estropaden berri ematen du: Euskal Herritik hasi eta Galiziaraino. Orain arte argitaratu ez diren argazki ugari lortu ditu egileak eta, tartean, badaude Orioko taldearenak ere; izan ere, liburuak Orioko arraunarentzat oso garrantzizkoa izan zen aldi bat aztertzen du: 1939tik 1963ra arte.

Ángel Obregón Club de Remo Santander kirol elkarteko presidentea da.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!