Maria Maestra haurreskolak 10 urte bete ditu aurten eta ostiralean ospatuko du

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Udala 2016ko aza. 24a, 10:00

Orain dela 10 urte jarri zen martxan Orioko Maria Maestra haurreskola. Geroztik herriko haur asko pasa dira haurreskolaren instalazioetatik eta, gaur egun, herritarrek oso ondo baloratzen duten zerbitzua da.Orain dela 10 urte jarri zen martxan Orioko Maria Maestra haurreskola. Geroztik herriko haur asko pasa dira haurreskolaren instalazioetatik eta, gaur egun, herritarrek oso ondo baloratzen duten zerbitzua da.

Urteurren borobil hau ospatzeko, Maria Maestra haurreskolako arduradunek festa giroko ospakizuna antolatu dute azaroaren 25ean, ostiralarekin, 17:00etan hasita, haurreskolan bertan, eta bertara gonbidatu nahi dituzte Orioko haurreskolatik hamar urteotan pasa diren haur, guraso, familiar eta hezitzaile guztiak.

Eguraldiak laguntzen badu, merienda txiki bat egingo dute haurreskolako terrazan eta, horrez gain, hamar urteotan bertan izan diren haur-talde guztien argazkiak jarriko dituzte ikusgai haurreskolaren sarreran. Gainera, urte hauetan egindako argazkiekin proiekzio bat prestatu dute, musikaz lagunduta, eta haurreskolako geletako batean ikusi ahal izango da.

 
 
 
 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!