Iranera egindako bidaia kontatuko dute Joxemari Olasagastik eta Maria Pilar San Sebastianek, argazkiekin lagunduta

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Udala 2016ko aza. 25a, 16:32

Joxemari Olasagasti eta Maria Pilar Sansebastian senar-emazteek Iranen egindako argazkiak erakutsiko dituzte Salatxo aretoan azaroaren 30ean, asteazkenarekin, 19:00etan hasita.

Joxemari Olasagasti ezaguna da herrian bere argazki-zaletasunagatik eta 3.000 argazkitik gora egin zituen Iranen, aurtengo udazkenean egindako bidaian. Horien arteko batzuk aukeratu eta Maria Pilar San Sebastianekin batera erakutsiko ditu, proiekzio bidez. Argazkiak erakustearekin batera bidaiaren kontakizuna egingo dute bien artean.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!