Manuel Fernandesek pintura-erakusketa jarri du kultur etxean eta zabalik izango da hilaren bukaera arte

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Udala 2017ko urt. 9a, 14:47

Urtarrilaren 9tik 27ra egongo da erakusketa Orioko kutur etxean

Erakusketak Iragana, oraina, geroa du izena eta formatu handiko 28 oihalez osatuta dago. Oihalak zintzilik erakutsiko ditu egileak, koadrotan muntatu gabe. Gaien aldetik, bi dira nagusi: batetik, mitologia eta, bestetik, artistaren kezka sozialak: gosea, pobrezia, errefuxiatuak…

Hau izango da erakusketaren ordutegia astelehenetik ostiralera bitartean: goizez 10:30etik 13:00etara eta arratsaldez 16:30etik 20:00etara.

Manuel Fernandes eskultore eta pintorea

Manuel Fernandes portugesa da jaiotzez, baina 36 urte daramatza Getarian bizitzen. Batez ere, harriarekin egindako lanengatik ezagutzen dugu inguruotan, berak egin baitzuen, besteak beste, Orioko udaletxeko fatxadako armarriaren zaharberritzea. Joan den irailean, San Pedro auzoko eskultura-tailerreko lankide Miguel Etxeberriarekin batera 'Harri eta Zur' izeneko erakusketa jarri zuen Orioko kultur etxean. Orduko hartan harriz eta zurez egindako eskultura-lanak erakutsi zituen; baina oraingo honetan, lehenengo aldiz Orion, pinturak erakutsiko ditu.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!