Hondakinen Mahaiaren bilera izango da ostegunean, urtarrilak 19

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Udala 2017ko urt. 17a, 09:23

Bilera irekia da eta Udalak bertara azaltzera gonbidatzen ditu gaiarekin interesa duten herritar eta eragile guztiak

Datorren ostegunean, urtarrilak 19, Hondakinen Mahaiaren bilera izango da kultur etxean, 18:00etan hasita.

Bilera irekia da eta Udalak bertara azaltzera gonbidatzen ditu gaiarekin interesa duten herritar eta eragile guztiak.

Bilera horretan aurkeztuko da Udal Elkartean bailarako talde politiko guztien adostasunez onartu den hondakinak biltzeko sistema berria. Azalpena egitera Udal Elkarteko teknikariak etorriko dira bilerara eta herritarrek eta eragileek aukera izango dute beren zalantzak argitzeko eta galderak egiteko.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!