Bilera luzea egin dute Udalak eta bi eskoletako ikasleek

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Udala 2017ko ots. 15a, 13:42

Agenda 21 programaren barruan, iazko maiatzean udaletxean egindako udalbatzarrean planteatu ziren gaien segimendua egin eta gai berri mordoa jarri dute mahai gainean ikasleek

10:00ak pasata hasi da bilera eta, hasiera batean ordubetekoa izatekoa bazen ere, 11:45ak arte luzatu da. Eskolako eta ikastolako 20 bat ikaslek parte hartu dute bileran, Udaleko ordezkariekin batera.

Ordu eta erdi luze iraun duen bileran era askotako gaiak planteatu dituzte ikasleek: batetik, iazko maiatzean udaletxean egindako udalbatzarrean planteatu ziren gaien segimendua egin dute: zer egin duen Udalak arazoak bideratzeko, zer ez, zergatik… Bestetik, ikasleek gai berri mordoa jarri dute mahai gainean eta galdera asko egin dituzte: gaztetxeko obraz, Gaztelekuaren antolamenduaz, herriko iturriez, mugikortasun-arazoez…

Ekarpen asko egin dituzte eta Udalak konpromisoa hartu du gaiak aztertzeko eta, ahal den neurrian, irtenbideak planteatzeko.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!