Aita Lertxundi-Mutiozabal inguruko argiak berritu ditu Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Udala 2017ko ots. 17a, 15:09
Argiteria berria jarri dute Aita Lertxundi-Mutiozabal inguruan

Lehen 250w-ko lanparak zeuden jarrita eta Udalak horiek kendu eta 85w-ko LED lanparak instalatu ditu. Lanpara berriek potentzia erregulatzeko aukera dute, gainera, eta, hori dela eta, beren potentziari dagokiona baino %30 gutxiago kontsumitzen dute.

Udalak Aita Lertxundi kaleko Mutiozabal inguruko argiak aldatu ditu. Lehen 250w-ko lanparak zeuden jarrita eta Udalak horiek kendu eta 85w-ko LED lanparak instalatu ditu. Lanpara berriek potentzia erregulatzeko aukera dute, gainera, eta, hori dela eta, beren potentziari dagokiona baino %30 gutxiago kontsumitzen dute. Beraz, 2.250w-ko instalazio batetik 765w-ko batera pasatuko da Udala; beste modu batera esanda: urtean 8.200KW kontsumitzetik 2.200KW kontsumitzera pasatuko da.

Lanpara horiek aldatzeak 5.300€-ko kostua izan du. Udalak kalkulatzen du 3-5 urteko epean amortizatuko dela gastu hori, energia-kontsumoaren jaitsierarekin. Horrez gain, kontuan izan behar da instalatu diren lanpara berriek lau aldiz gehiago irauten dutela, batez beste.

Udalaren asmoa da datozen 2-3 urteetan argi publikoaren kontsumoa erdira jaistea eta, hori lortzeko, herriko argi-instalazioaren azterketa sakona egiten ari da.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!