Oraindik badaude sarrerak Lou Topeten eta Harkaitz Canoren hitzaldi musikaturako

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Udala 2017ko ots. 21a, 15:17
Lou Topet taldeak kontzertua eskainiko du

Ekitaldia ostiralean izango da, otsailaren 24an, 22:30ean hasita. Udalak antolatu du, 'Euskaraz bizi-bizi' egitasmoaren barruan.

Lou Topet eta Harkaitz Canoren saiorako sarrerak kultur etxean daude salgai, 5 euroko prezioan. Komeni da aldez aurretik hartzea, mugatuta daudelako. Udalak 120 sarrera jarri ditu salgai eta kultur etxean erosi daitezke.

Ekitaldia ostiralean izango da, otsailaren 24an, 22:30ean hasita. Udalak antolatu du, 'Euskaraz bizi-bizi' egitasmoaren barruan.

Lou Topet taldearen eta Harkaitz Cano idazlearen hitzaldi musikatua

Aurreneko aldia da Lou Topet taldeak Orion jotzen duela eta, saio horretan, Harkaitz Cano idazlea izango dute lagun, taula gainean. Hitzaldi musikatu bat izango da eta kultur etxeko areto nagusian egingo da.

Lou Topet talde zarauztarrak disko-liburua kaleratu zuen 2015ean, 'Abesti bat gutxiago' izenekoa, eta disko horretako kantak eskainiko dituzte batez ere. Disko horretan talde estatubatuar ezagunen kanten bertsioak egin zituzten. Kanten euskarazko bertsioak Harkaitz Canok egin zituen eta disko-liburuaren testuak ere berak sortuak dira.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!