Bilera izango da astelehenean, San Pedro jaietan Euskal Jai eguna antolatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Udala 2017ko mar. 15a, 11:24

Kultur etxean izango da bilera, 19:30ean hasita, aurtengo San Pedro jaietan Euskal Jai eguna antolatzeko.

Datorren astelehenean, martxoak 20, bilera egingo da kultur etxean, 19:30ean hasita, aurtengo San Pedro jaietan Euskal Jai eguna antolatzeko.

Herriko zenbait dantzarik Artzain eta Inudeen Eguna antolatu nahi dute eta herriko eragile guztiak gonbidatu nahi dituzte, egun horrek ahalik eta partaidetzarik handiena izan dezan.

Udalak herriko kultur eta gazteria arloko elkarte guztiak gonbidatzen ditu bilerara eta baita elkarte gastronomikoak ere, egun hori guztien artean antolatzeko.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!