Oraindik geratzen dira gonbitak Pier Paul Berzaitzen kantaldirako

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Udala 2017ko mar. 30a, 16:58

Emanaldia ostiralean 22:30ean hasiko da kultur etxean eta, sarrera doan bada ere, gonbita hartu behar da aldez aurretik.

Udalak Pier Paul Berzaitz kantari zuberotarraren emanaldia antolatu du ostiralean, Korrika Kulturalaren barruan. Emanaldia 22:30ean hasiko da kultur etxean eta, sarrera doan bada ere, gonbita hartu behar da aldez aurretik, aretoaren aforoa mugatua delako.

Udalak 100 gonbita jarri ditu interesatuen eskura eta, beraz, kantaldira joan nahi duenak kultur etxetik pasatu behar du bere gonbita jasotzera. 70 bat banatu dira dagoeneko, eta, beraz, oraindik badago aukera jasotzeko. Emanaldira joan nahi dutenek, hortaz, hobe dute garaiz eskuratu beren gonbita, gabe ez geratzeko.

Kantaldiari buruzko informazio gehiago hemen.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!