Udalak erabaki du dagoeneko nork beteko duen kanpineko harrerako eta turismo bulegoko lanpostua aurtengo udako denboraldian

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Udala 2017ko api. 10a, 16:20
Orioko udal kanpinaren sarrera.

Aukeraketa-probetan puntuaziorik altuena lortu duena eta, beraz, denboraldiko lanpostu hori eskuratu duena Iera Ondarra Zubeldia izan da.

Udalak lanpostu baten deialdia egin zuen, aurtengo denboraldian kanpineko harreraran eta turismo bulegoan lan egiteko. Aukeraketa-proben emaitzak aztertuta, Udalak erabaki du dagoeneko nork beteko duen lanpostu hori.

Aukeraketa-probetan puntuaziorik altuena lortu duena eta, beraz, denboraldiko lanpostu hori eskuratu duena Iera Ondarra Zubeldia izan da. Udalak bi ordezko ere izendatu ditu, beharra sortuko balitz erabiltzeko: Naiara de la Hoz Arregi eta Oihana Gurrutxaga Vivas.

Guztira, 8 lagun aurkeztu ziren lanpostura eta horietatik lau deialditik kanpo geratu ziren, eskakizunen bat betetzen ez zutelako.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!