EUSKARAREN ASTEAN BURU BELARRI

EUSKARAZKO LIBURU TRUKEA ETA GEHIAGO

Aurrez esanda bezala, martxan da euskarazko liburu trukearen azoka. Parte hartu nahi izanez gero, ostirala gelditzen da, azaroaren 28a. Egun horretan Herriko Plazan liburuak uzteko aukera izango du edozeinek, liburua utzitakoaren seinale txarteltxo bat jasotzen da.

Gero, abenduaren 3an, txarteltxo hori erakutsita aukeran izango dira liburuak, bai Zaragueta Herri Eskolan (15:30-16:30) eta baita plazan ere (17.00-18:00).

Haur txikienen gurasoak ere martxan jarri ditugu euskararen bidean. Euskaraz dakitenek beraien euskara hobetzeko erronka izango dute astean zehar eta euskaraz ez dakitenek, berriz, euskaraz praktikatu ahal izango dute etxean.

Eutsi erronkari!

Abenduaren 3a: EUSKARAREN EGUNA

Egitaraua:

- Goizetik txapak eta ormirudia osatzea.

- 10:45. Kantu saioa

- 11:10. Argazkia

- 14:30. Zine emanaldia zikloka.

GAU ETA EGUN ZARAGUETA EUSKALDUN