Gau eta egun, Zaragueta euskaldun

Euskararen eguneko ospakizunak:

Zaragueta Herri Eskolan Euskararen Nazioarteko Egunaren ospakizunetan murgilduta gabiltza.
Aste guztian zehar hainbat prestaketa egin ondoren, Egun Handiaren egitarauari ekin diogu: txapak jarri soinean, horma-irudia osatu, kantuz bazterrak alaitu, ikastetxeko kideok argazkia atera, eta arratsaldez, zinea, eta liburu truke azoka.


Tartean, besteak beste, dantzan ere aritu gara, euskaraz eta euskararekin gozatzen.