Gurasoekin jolasean

OSTIRAL ARRATSALDEKO JARDUERA BEREZIA: GURASOAK BERAIEN SEME-ALABEKIN ETA IRAKASLEEKIN JOSTATZEN.

Gaur, martxoaren 13a, ostirala, arratsalde partean, euskaraz kantu eta dantza  jolasak (Ikasgelaz Kanpoko Ekintzak) egin dituzte Haur Hezkuntzako ikasle, irakasle eta gurasoak eskolako frontoian.

 

Ostegunero, HHko 3, 4 eta 5 urteko haurrek eta irakasleek, eskolako asteroko martxan,  hainbat jolas egiten dituzte atarian, denak batera, txikiek zaharrenetatik ikasten dute eta zaharrenek txikienei erakusten saiatzen dira.

 

Urteak daramatzate Zaragueta Herri Eskolan era honetako jarduerak egiten, eta beti oso ondo baloratzen direnez, berriz ere egingo dituzte; izan ere, seme-alabek gurasoei jolasak erakusten dizkie, euskaraz eta gainera, giro alai eta atseginean.  

 

Gaurkoan ondorengo jolasak eginez osatu dute saioa: Korro-korroan, Maritxipi, Xuabe-xuabe, Kaian nabil eta jolasean nenbilen.

 

Eguraldiak lagundu ez duen arren, guraso asko etorri dira eta jolasetan gogoz parte hartu dute.