IX. Bizikleta Eguna antolatu du Zaraguetak

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta Herri Eskola 2015ko mai. 28a, 09:17

Bizikletarekin goiz pasa ederra igarotzeko aukera paregabea izango da maiatzaren 30ean

Datorren larunbatean, maiatzaren 30ean, Zaragueta Herri Eskolak urtero antolatzen duen Bizikleta Eguna izango da Orion, goizeko 11:30etan eskolatik bertatik abiatuta.

Herrian bizikletaren erabilpena sustatzeko eta familia giroan goiz pasa atsegina egiteko antolatzen da egun hau. Aurtengoa bederatzigarrena izango da.

Guztia ondo joan dadin ohar hauek kontuan hartzea komeni da:

- Hiru ibilbide daude:

  • Txikienak trizikloz eskolan bertan ibiliko dira
  • Gainontzekoak elkarrekin abiatuko dira eskolatik Anibarko Porturaino eta handik bueltan, zubian bi ibilbide egongo dira: Txikiak eskolara itzuliko dira eta zaharrenak Txurrukaraino joango dira.

- 9 urtetik beherako haurrek pertsona heldu baten ardurapean joan beharko dute, trizikloz ibiliko direnak izan ezik, hauen arduradunak eskolak jarriko ditu, gurasoek bizikletaz ibiltzeko aukera izan dezaten.

- Ez da txirrindulari lasterketa, lasai joango dira paseoan.

- Ahal dela bidegorria erabiliko dute.

- Oso garrantzitsua izango da ordena hau errespetatzea: bi guraso arduradun aurretik beti; ondoren, DBHko ikasleak, Lehen Hezkuntzako 2. zikloko ikasleak; azken multzoan Lehen Hezkuntzako 1. zikloko eta Haur Hezkuntzako ikasleak joango dira gurasoekin.

- Nahitaez kaskoa eraman behar dute 12 urte baino gutxiagokoek eta Txurrukara doazenek.

Amaiera, irteera bezalaxe, eskolan izango da eta indarberritzeko hamaiketakoa eskainiko dute antolatzaileek. Eguraldi txarra egiten badu bertan behera geratuko da ekitaldia.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!