IPI JUAN ZARAGUETA H.E. JASANGARRITASUNERAKO ESKOLA

JASANGARRITASUNERAKO ESKOLA ZIURTAGIRIAREN AINTZATESPENA LORTU DUGU

IPI JUAN ZARAGUETA Herri Eskolak 2004-2005 ikasturtean Eskola Agenda 21 programan parte hartzeko konpromezua sinatu zuen eta ordu ezkero kurtsoz kurtso programa honetan landu diren gaiak garatu ditu. Aurreko urteetan eginiko lanaren ondorioz 2010-2011 ikasturtean “Jasangarritasunerako Eskola” ziurtagiria jaso genuen eta honen adierazgarri den bandera jarri ziguten eskolan.

   Ikasturte honetan, Ingurugelako ordezkariek eginiko auditoria pasa ondoren, ziurtagiria eta banderaren aintzatespena lortu dugu. Hau dela eta, datorren asteartean, ekainaren 2an,  IPI JUAN ZARAGUETA H.E.ko bi ordezkari Busturiara joango gara  Madariaga Dorretxean egingo den ekitaldian parte hartzera. Bertan, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura eta Lurralde Politika Saileko ordezkariek  “Jasangarritasunerako eskola” diplomak banatuko dituzte Ingurumenaren Eguna dela aprobetxatuz.