Porrotxekin kantuak, bihurrikeriak eta kontuak

Porrotx etorri da gaur eskolara txikienen gozamenerako.

Ikasturtearen amaieran begi bistan daukagun honetan, Porrotx etorri zaigu eskolara. Haurrek ongi etorri ezin hobea egin diote hainbeste estimatzen duten pailazoari.

Zenbat kontu! Denak barruraino iristen direnak. Koloreak, Orioko koloreak, gure eskolako koloreak! Urdina, horia, berdea, laranja, morea, denak dute esanahia, denak dira beharrezkoak.Porrotx zergatik gustatzen zaizkizu koloreak? Mundua kolorez osatuta dagoelako, jendea, paisaia, hizkuntzak, denak koloretakoak. Ze polita!

Kantuan eta dantzan ere aritu gara.

Eskerrik asko eta hurrengo arte!