ZARAGUETAKO IKASLEAK KANTU SAIOAN

Urriaren azkena ere iritsi zaigu eta Zaragueta Herri Eskolako ohiturei jarraituzk kantusaioa izan genuen atzo eta, baita gaur ere. Atzo LH4.,LH5. eta LH6. mailako ikasleek " Negua joan da ta" eta   " Noizbait" abestiak interpretatu zituzten eta gaur HH3, HH4 eta HH5eko ikasleek "Jambo" eta "Muxu bat" kantatu eta dantzatu dituzte. Haurrak primeran pasa dute! Euskal kantak ikasteaz gain, adin desberdinetako haurrak elkarrekin egoteko beta izan dute.