ZARAGUETA HERRI ESKOLA eta SAN MARTIN

Ohitura zaharrak jarraituz San Martin eguna ospatu genuen Zaraguetan

Atzo, azaroak 11 izanik, San Martin jaia ospatu genuen Zaragueta Herri Eskolan LH eta HHko ikasle eta irakasleak. Esku soinuaren laguntzarekin abesteko elkartu ginen eskolako frontoian eta eztarriak berotu ondoren, gaztainak jan genituen... Zein goxoak! Egunari amaiera emateko eskolako buruhandiak atera ziren. Ez zen korrika saiorik eta koperik falta izan! Primeran pasa genuen!