"UH, UH, UH, EUSKARARI EZ IZAN BELDUR"

"Uh, uh, uh, euskarari ez izan beldur, eta esan gogotik IKIMILIKILIKLIK" lelopean ospatu dugu Zaragueta Herri Eskolan EUSKARAREN EGUNA.

Zirkulu erraldoi batean antolatu gara HH, LH eta DBHko ikasle eta irakasle guztiok sorginen gisan akelarrea egin dugu, eltzean nahastuz, nahastuz euskararekin jolastuz.

Giro ezin hobean dantzatu eta abestu ondoren, 6.mailako ikasleek gidatuz buruhandiak izan ditugu. Arrtsaldez eta eguna borobil amaitzeko ikasle guztiek euskarazko filmak ikusiko dituzte.