AGUR BIXENTE ZARAGUETA

Bixente Zaragueta hil egin zaigu

Bixente Zaragueta hil zaigu Donostian, 89 urterekin. Aquariumeko eta Gipuzkoako Fundazio Ozeanografikoko zuzendaria izateaz gain, gure eskola publikoari izena eman zion Juan Zaragueta oriotarraren iloba ere bazen.

Gertuko gizona izan genuen Bixente. Eskolan bisitan izan genuenetan, irribarrea ahoan, umezalea zela argi erakutsi zigun. Bere eskuzabaltasunaren adierazle da gure ikasleek Aquariumean lo egiteko aukera paregabea izan zutenekoa. Haurrek sekula ahaztuko ez duten esperientzia! Guk ere ez zaitugu inoiz ahaztuko: agur Bixente, agur!