ESKOLA-KIROLAREN SARIA

 Ikasturte osoan eskola-kirolaren filosofia aurrera eramaten gogotsu jardun dira arduradunak.

Haurrentzat duen garrantzia azpimarratzen eta talde-lanak dituen onurak ikusarazten etengabeko  lana egin da. Bestalde, aukera paregabeak izan dituzte hain entzutetsuak ez diren kirolak ezagutzeko: errugbia, irristaketa, surfa, triatloia, herri-kirolak, eskubaloia…

Gozatuz eta parte hartuz asko ikasi dute haurrek. Izerdi patsa ateratzeaz gain, norberaren nortasuna garatzeko aukera ezin hobea izan dute. Haserrea, irribarrea, nekea, gozamena, lagunartea sendotzeko zutabeak izan dira. Haur bakoitzaren oroimenean geratuko da aurtengo denboraldiaren irudia. 

Gurasoen eta begiraleen gidaritzapean ikasleek gozatu ederra hartu dute. Garaikurrak eskuratzeaz gain, taldekotasuna indartua atera da eta hori izan da garaipenik garrantzitsuena.