Estiren ipuinaren aurkezpena

Gaur goizean eskolako liburutegia kolorez bete zaigu. Gure eskolako HH2B gelako irakaslea eta idazlea den Esti Valenciak Durangoko Azokan plazaratu berri duen bere azken lana  aurkeztu die HHko ikasleei.

Liburuaren izenburua Puzker itzela da. Istorio honetako protagonistak mofeta bat eta tximeleta bat dira. Berak azaldu duenez, “liburuaren gaia aniztasuna da”. Ikasleek adi eta arreta handiz jarraitu dute kontakizuna eta bukaerako sorpresarekin txundituta geratu dira.

Estik ohitura handia du eskolan liburuak kontatzeko. “Asko gustatzen zait ipuinak kontatzea, liburu pila bat ditut eta egunero gelan pare bat ipuin kontatzen ditut eta umeek eskatzen badute, gehiago”.

Hemendik aurrera ere proiektu berriak ditu. “Buruan beste liburu bat dut. Ilargiaren energian asko sinisten dut eta ilargiaren faseekin zerbait egin nahi dut”.

Eskerrik asko, Esti, eskolan liburua aurkezteagatik. Bejondeizula!