Zaragueta Herri Eskolako otarraren zenbaki sariduna: 737

Gaur goizean bertan egin dute otarraren zozketa Zaragueta Herri Eskolako DBH4ko ikasleek, eta zenbaki sariduna 737-a izan da.

Otsailaren 2ra arteko epea izango du saridunak otarra jasotzeko. Azalduko ez balitz, ordezko zenbakiaren zozketa ere egin dute: 483.

Ea urtea ondo hasteko zortea zeinek duen. Bat izan edo bestea izan, nola ez, parte hartzaile guztiei nahi dizkiete eskerrak eman ikasleek.