Aurten ere Gazte Festak antolatu nahi dituzte, bosgarren aldiz, hain zuzen ere. Orain arte antolatzaile lanetan aritu direnek, baina, ondo pasatzeko lan handia egin behar dela esan dute eta horretarako herri guztiaren beharra dagoela. Beraien esanetan, urtetik urtera festan jende gehiagok hartzen du parte, baina gero eta antolatzaile gutxiago dago. Hori dela eta, deialdia egin dute gaur, astelehena, uztailak 15erako. Bilera 19:00etan izango da Kultur Etxean eta jendeak erantzun ezean ez da beste deialdirik egingo. Azken urteetan antolatzaile izandakoon indarrak behera doaz eta herritarrek erantzun ezean baltsa karrera, txirigota, paella lehiaketa… gabe geldituko gara.