Sanikolasak

Plaza ibilgailuentzat itxita

Karkara 2014ko abe. 5a, 17:14

Sanikolasak direla eta herriko plaza itxi egingo da abenduaren 5tik abenduaren 9ra.

Gaur 17:00etan itxi eta abenduaren 9ko goizeko 8:00ak arte ez dute plaza irekiko ibilgailuentzat. San Nikolas festetan herriko plaza itxita egongo da, urtero bezala, eta horrek aldaketak ekarriko ditu zirkulazioan.

Kaian zirkulazioaren norabidea aldatuko da. Hortaz, ibilgailuak Kaiatik barrena sartuko dira herrira, baina ezingo dute bide hori erabili herritik ateratzeko. Herritik ateratzeko, nahitaez, Txanka-hondartzako bide erabili behar da.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide