Jostailuak soberan jaso dituzte

Karkara 2014ko abe. 15a, 12:30

Eman eta jaso. Jostailu bat utzi eta trukean beste bat hartu. Jostailuen truke azoka egin zen atzo, igandean, herriko plazan.

Jostailu dezente jaso dituzte aurten. Trukatu ere, dezente egin zituzten. Truke azoka ezaguna da herrian eta gurasoek ohitura dute urtero-urtero jostailuen aldaketa egiteko. Horretako aitzakia paregabea da jostailuen truke azoka.

Igandean egin zen azoka, eta antolatzaileek esan dutenez, jendea pittin bat beranduago joan zen. Gainontzean, beste urteetako martxa izan zutela aipatu dute.

Jolasak soberan jaso dituzte. Asko trukatu ziren arren, beste asko hantxe geratu ziren. Horiekin zer egin? Ikastetxeei egin die galdera hori, eta, alde batetik, beharrak dituzten herriko familiei eskainiko zaizkie jolasak. Beste alde batetik, GueraraOrio elkarteari emango dizkiete, Saharara bidal ditzaten.

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!