Gabonen atarian Gabonetako kontzertua

Karkara 2014ko abe. 17a, 12:49

Elkarlanean arituko dira Danbolin Musika Eskolako ikasleak eta Salatxo abesbatzako kideak, bihar, Gabonetako kontzertuan

Euskaldunok ohitura dugu zerbait ospatzeko aitzakiaren mahaiaren bueltan bildu, eta, jana eta edana falta gabe, hizketan eta kantuan aritzea. Gabonetan Neguko Solsitizioa dela eta biltzen gara. Hori, kasu askotan, aitzakia izaten da familia biltzeko.

Kantatu ere egiten dugu mahaiaren bueltan, izan ere, Gabonetako abesti asko eta asko daude: Belengo estalpe txiki batian, Dios te salve, Gabon bon bon, Ator-Ator... Horietariko asko abestuko dituzte bihar Salatxo abesbatzakoek eta Danbolin Musika Eskolakoek. Mahaiaren bueltan ez, elizan izango da kontzertua, iluntzeko 20:15ean.

Danbolin Musika Eskolako musika mintzairako ikasleek, instrumentuko ikasleen laguntzarekin bost kantu abestuko dituzte: Mesias Sarritan, Gabon Irrintzia, Gabon Bon Bon eta Belengo estalpe txiki batian. Ondoren, kantuko ikasleek pianoaren laguntzarekin hiru kantu abestuko dituzte: Ave Maria, Belengo herri polita eta Denok Belenera. Jarraian, Salatxo abesbatzak beste hiru kantu kantatuko ditu: Verbum caro factum est, Dios te salve eta Suit comercial.

Kontzertuari amaiera emateko, denak batera abestuko dituzte In dulci Jubilo eta Ator-Ator kantuak.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!