Zaharren babeslekukoek urteko batzarra egingo dute

Karkara 2014ko abe. 17a, 08:00

Urtarrilaren 20an izango da batzarra, 16:30etatik aurrera, Kultur Etxean

2015a hastearekin batera, urteko batzarra egingo dute Zaharren Babeslekukoek urtarrilaren 20an. Kultur Etxean egingo da batzarra; 16:30erako egin dute lehen deialdia, eta 17:00erako bigarrena.

Hauek dira landuko dituzten gaiak:

  1. Presidentearen agurra
  2. 2014ko urtarrilaren 9an egindako azken Batzar Nagusiaren akta irakurtzea eta, egoki bada, onartzea.
  3. Alkatearen hitzak
  4. Ekitaldi ekonomikoaren itxiera eta 2014. urteko balantzea
  5. 2014ko jardueren memoria
  6. Zuzendaritza batzordeko kideak berritzea
  7. Gizarte ongizateko zinegotziaren hitzak
  8. Eskariak eta galderak

Bestalde, Zaharren Babeslekuak adierazten du 2015eko kuotaren ordainketa urtarrilaren 26tik 30era egingo dela, biak barne, 16:00etatik 18:00etara, Zaharren Babeslekuan.

La Caixaren laguntza

La Caixaren Orioko sukurtsalak laguntza ekonomikoa eman zion Zaharren Babeslekuari azaroaren 27an. Aitor Hoyosek, bulegoaren zuzendariak, babeslekuko zuzendaritza batzordekoei harrera egin zien eta dirua eman zien. Beste hainbatetan ere jaso izan du Zaharren Babeslekuak La Caixaren laguntza.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!