Mandalarak eskaintza zabala prestatu du astebururako

Karkara 2014ko abe. 18a, 14:44

Astrologiari buruzko hitzaldia, orgonita tailerra eta umeentzako mandalak egiteko tailerrak antolatu dituzte

Ekintzaz betetako asteburua dator Mandalara taldekoen eskutik; hainbat doako hitzaldi eta tailer antolatu dituzte beren lana herrira zabaltzeko asmotan.

Ostiralean, abenduaren 19an, Astrologiaren inguruko hitzaldi bat egingo du Karmele Garmendiak, 19:30ean Mandalara aretoan. Astrologia zer den eta zertarako erabiltzen den azalduko du Garmendiak, eta gerturatzen direnek beren astro-karta jasoko dute, doan. Hitzaldira joan nahi duenak aurrez deitu behar du 649 878 429 telefono zenbakira.

Larunbatean, abenduaren 20an, herrira irtengo dira Mandalara taldekoak, bi tailer ematera. Goizean, 11:30ean, Antonio Abadek orgonita tailerra emango du. Kuartzoz, metalez eta erretxinaz osatutako pieza horiek energia negatiboa positibo bihurtzen dute. Abadek, orgonita horiek nola egin erakutsiko dio gerturatzen denari.

Arratsaldean, beste behin, haurrentzako Mandala tailerrak egingo dituzte Kultur Etxean. 16:30etik aurrera Mandalak margotu eta Gabonetako zuhaitzean zintzilikatuko dituzte.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!